Ohearen goxoa goizeko seiak baino lehen utzi beharra ohiko bilakatu den arren, nekez ohitu liteke bat ordu (desordu?) horietan logureari aurre egiten; egunerokoak dira nagikeria, zaputzalditxoa eta loaldia alperriko bost minutuz luzatzeko ahalegina. Ezin denean, ezin da. Eta lantokira eramango nauen trena hartu aurretik egin beharrekoen zerrenda hain denean luzea, eta hain direnean ezinbestekoak, zeregintxo infinitesimal horiek guztiak, hobe garaiz ibiltzea eta galbidera baino, trena galtzera, alegia, eraman ezin nazaketen nagikeria jolasetan denborarik ez galtzea...
Lagun arteko giroan proposatu ziguten artikulu bat idaztea “ahaztu eta ikasi” leloari jarraituz. Nondik hasi pentsatu, eta egia aitortu behar badut, ez zitzaidan gai erreza iruditu. Hala ere, erronkari aurre eginez, ondoren datorrenak lema horri heldu nahi izan dio, nolabait, bizitza eta ikasketa abiapuntutzat hartuz ...
Zoriontsu ez naizela ohartu naiz, beti egon izan naizelako salbatuko nauen printze edo kamioilari edo astrofisikari baten zain, eta inoiz ez da agertu, eta ipuin berri honekin erakutsi dit salbatuko nauen edo zoriontsu egingo nauen bakarra ni neu naizela. Norbera da zorionbide bakarra, eta ez kanpoko zerbait edo norbait. Hori banekien, baina batzuetan, noizean behin, horrelako ipuinak behar ditugu negar egin eta begiak garbitzeko. Nik ere ez dut zorioneko galeperrik nahi, inoiz galeperrik jan edo prestatu ez badut ere, baina aukeran nahiago dut begetarianoa izan eta txoriak libre hegan ikusi zeru urdinean...
Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut. Lau loreak,...
Aspalditik ez zuten elkar ikusten Marinak eta Jonek. Arratsalde hartan topo egitean, presaka ziren biak; hala ere, segundo batean eta hantxe bertan, zera erabaki zuten: kafetxo bat hartzeko hitzordua adostuko zutela, bestela... jakin bazekiten asmo onak, azkenerako, saio hutsal bilakatzen zirela beti...