Otsaileko lehenengo astean, neguko izotzaldirik latzenak izan genituen. Ilunabarra iritsita eta lanaldia bukatuta, inor gutxik uko egiten zion etxezuloko berotasun gozoari. Jende askorik ez zebilen kalean, ez, egun ilun eta hits haietan. Ni hiriaren erdialdean bizi nintzen, 35 metro koadroko apartamentu batean. Leku itxiei beldurra dietenentzat infernua izan zitekeen nire bizileku hura: txiki-txikia eta gainera, leiho bakar batek, nire logelakoak, ematen zuen kanpoaldera...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-29 94.9 KB 636
IV KARMELE IGARTUA sorkuntza-beka 2013-2014 ikasturtea HOT
Karmele Igartua Bengoa idazlea izan zen Beka hauetako irabazleetako bat, Bergarako Idazle Eskolako ikasle zelarik. IDAZLE ESKOLAri emandako bultzadaren eta berak idatzita utzitakoren oroigarri, bere izena eman diogu beka honi. Karmele Igartuak bezala, Idazle Eskolako ikasle guztiek bide oparoa jorratzeko ahaleginean...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-29 545.51 KB 565
GIL LEGARRA, Irene "Hondar-eleak paperean nola..." HOT
Zarrastatu dut puska bat paper zuri. Marraztu dut zentimetro baten luzera duen marratxoa errotuladorez, urdin eta mehe, zuzen eta horizontal, odaiertza eredu. Eskuinetik ezkerrera egin dut, ohi dudan bezala. Egiaztatu dut nire zentimetroak, kontrako norantzan egina izanagatik ere, zentimetro bat neurtzen duela. Lurperatu dut hatz erakuslea hondarrean eta, behin jasota, astintzen hasi naiz itsatsi zaizkidan hondar-aleak. Euria ari du paper zuriaren gainean...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-29 7.7 MB 579
VIVES URBIETA,Alaitz " Hitz hautatuak.HIZTEGIA" HOT
[Ama] Ama izan nahi nuen baina, ez naiz ezer. Erditu nintzen, munduratu zinen eta ezin zintudan ikusi. Begiratu, begiratzen zintudan baina, ez zintudan ikusten. Ukitu, ukitzen zintudan baina, ez zintudan sentitzen...
...Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzutan irudikatu nuen zure izatea eta... gustatu egin zitzaidan...