Horra telebistak esana: “Itzal nazazue eta bizi, ahal baduzue behintzat!”. Gizartean gaitzik bada, telebistak erru portzentaia segurua izango du gaitzaren sorrera edo zabalkundean. Inoiz hitz egin genezake horrela bizitzearen erosotasunaz, gaitza edozein dela ere, erruduna eskura izatearen erosotasunaz, esan nahi baita...
Zahartzea bizitzearen ondorio zuzena dela gauza jakina da. Alabaina, zahartze prozesuaren inguruan, teoria, ikuspuntu eta iritzi ezberdinak daude. Hargatik, gai honi buruzko aipamenak aise topatuko ditugu literaturan, aldizkari zientifikoetan, baita egunkarietan ere...
Bolognako prozesuaren inguruan hamaika hausnarketa egin daitezke. Izan ere, inplikaturiko aldeek gehien komeni zaien arloa plazaratuko dute: batzuek alde ideologikoari erreparatuko diote, beste batzuek helburu estrategikoei. Hainbatek onurak azpimarratuko dituzte, besteek ereduaren morrontzak eta itxurazko aldaketen faltsukeria...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-24 287.38 KB 635
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Eraldaketa datorrela!" HOT
Krisiaren lehen oihartzunak entzun genituenean, orain pare bat urte, Marx irakurtzera jo genuen askok, aspaldian, etxeko liburutegiko hirugarren apalean, ahazturik baikeneukan. Azken urteak “bigunak” izan dira Europako alde honetan, eta ezkertiarrak ginenak –garenak– ere, adin batetik aurrera, erdiak funtzionario eginda, edo bikoteetako biak lanean egonda, ordu-estren menpeko langileria apoltronatua –nagia tartean– bihurtu gara...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-24 26.41 KB 576
ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Kontra(k)tu(ra) soziala" HOT
Urretxuarrek hain maite duten Santa Barbarako ermitaren lehen arrastoak XVI. mendeko idatzietan daude. Hainbat birmoldaketa jasan ditu ermitak, eta duela oso gutxi, itsatsirik dituen tabernak eta inguruko aisia-guneak ere bai. Urretxuko aterpetxe berria bisitari ororen zerbitzura dago dagoeneko...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-24 2.68 MB 616
AZKARATE TORNER"Gorka"Saiaren erreinuko haitzetan gora" HOT
1965ean egin zuten bat Ezkiok eta Itsasok; nekez aurkituko dugu Euskal Herrian biztanleak hain sakabanatuta bizi diren udalerririk. Bostehun bizilagun, 21 kilometro koadro eta bost auzo: Ezkio, Itsaso, Alegi, Santa Lutzi eta Mandubia. Horrez gain, Matxinbentako zati bat Ezkio-Itsasori dagokio. Baita Igartubeiti baserria ere. Hantxe da egitekoa, honezkero zortzigarrenez, Sagardo Astea. Baserriko dolarea lozorrotik aterako dute horretarako...
Sortu Tamaina Deskargak
2016-02-24 159.11 KB 622
AZKARATE TORNER"Gorka"Antzinako aztarnak Adarratik zintzilik" HOT
Gutxi dira Euskal Herrian Urnietak duen moduko ondare megalitiko oparoa erakutsi dezaketen udalerriak. Adarra-Mandoegi mendikatean eta Urumea eta Leitzarango arro inguruetan, 140 megalito baino gehiago daude sailkatuta. Historiaurrera bidaiatzearen parekoa...
Mendialdea Arabako ingururik ederrenetakoa dela esatea ez da gehiegikeria. Sei udalerrik osatzen dute natura inon baino biziago dagoen eskualde hau: Arraia-Maeztuk, Bernedok, Kanpezuk, Aranak, Lagranek eta Urizaharrak. Izkiko Parkea ere gordetzen du bere baitan Arabako Mendialdeak. Herrialdeko altxorrik ezezagunena...