11 EGUN
|
ETA guda hasi berritan, zein da arerioa? Ni ere animalia banaiz zergatik ez naiz sentitzen asto, zaldi, katu. Oinazeak makurtzen nau lau hankan jartzera. Burua, ordea, gizaki dut oraindik: argizaria agortzen ez zaion kandela.
Konturatzerako, bertan da arrantzalea bere kanabera eta erlojuarekin. Amua buruan sartuta egin dizu tira indarrez, behin, bitan, hirutan. Saririk ez eta ihes egitea beste erremediorik ez daukat, albo-kalteei erreparatu gabe miraria egin dadin.
Esnatzerako, biharamuna da, hutsik dago arrainontzia eta ni beste hori naiz: pieza bat edo beste galdu duen puzzle alboratua. Arerioa zein den jakin barik, galtzaile aldarrikatzen dut neure burua, saria niretzat izan arren.