Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

11 HILABETE

oihane jaka9
 
aurkibidea

URTERO bezala, herioren egunean suertatu da zure urtemuga
eta, urtero bezala, idatziz zoriondu zaitut.
 
Abuzturako semea espero dut ̶ diotsut
eta ezustean, abuzturako alaba espero dut ̶ diostazu zuk ere.
 
Orduan oroitu naiz
aspaldi idatzi nizun poema hartaz:
 
Artazirik gabe puskatu zen gure arteko hari fina.
Bazenekien,
banekien.
 
Ados zinen,
ados nintzen.
Eta, hala ere, noizean behin,
tira egiten dit zintzilik dudan hari fin honek.

Orduan ohartu naiz hari-mutur hura jada ez dudala zintzilik
(ezta zuk ere...).
 
Zilborrak irentsiko zuen.

 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago