11 URTE
Irudia: Oihane Jaka
|
POEMAK oparitzen dizkizut urtero
ez beti nireak
ia beti besterenak
ia beti besterenak
eta urtero gogorarazten didazu
ez beti pazientziaz
ia beti hitz adeitsuz
ia beti hitz adeitsuz
ez duzula poesia gustuko.
Izan zuretzat da oparia baina... ai!
Nire eskuetatik datorkizu.