11 URTE
Irudia: Oihane Jaka
|
EZ galdetu zenbat ur kabitzen den gu bion artean, alferrik da.
Etzanda dagoen murru gazia da itsasoa
eta ozeano bat nahikoa da bi kontinente banantzeko.
eta ozeano bat nahikoa da bi kontinente banantzeko.
Alferrik da jakitea zenbat ur kabitzen den gu bion artean.
Atzo abiatu banintz ere ez nintzateke garaiz iritsiko
zure urtebetetze festara.