11 URTE
Irudia: Oihane Jaka
|
DENBORAK puxika batek bezala
egiten dit ihes hatz artetik.
Esku-ahur hauek ezin dute atzeman
igaro berri den liparra.
Denbora gelditzeko modu bakarra
argazkietan topatu dut.
Eta haiek ere kolorgetzen, zahartzen dira
ene eskuetan.