11URTE
Irudia: Oihane Jaka
|
HAMAIKA urteren ostean itsatsi dut paretan argazkia:
nerabe izatear zen umea, edo
umotu gabeko nerabea hareazko gazteluari begira
dena txirla eta harri koskor.
Handik 10, 20, 30 (?) minutura irentsi zintuen urak:
zu, behinola izan nintzen umea, eta
izatear nintzen nerabea
dena apar eta bits.
Agian haurdun egon nahi zuen itsasoak.