ZIRRARA
Maitemina: “pertsona batenganako sentitzen dugun
Aparteko maittasun zirrara” (adorez 4)
Arrosak edo grisak... edo besteak
ez dira amodioak.
Ez dira.
...Eta hainbeste maitasun
urdin, berde, gorri eta beltzi
erantzun ezinka,
telefono konpainiek
langileak kontratatzen dituzte:
urdinak batzuk
beste batzuk berdeak,
gorriak ere bai
eta beltz banakak,
...eta asko eta asko gris eta arrosak.