ZIRRARA
Maitemina: “pertsona batenganako sentitzen dugun
Aparteko maittasun zirrara” (adorez 4)
Urdina da arnasa bat
sabel barreneraino iristen dena
zerua bezain zabala, -infinitua-
hego haizetan bizi da
eta ferekatzen du
ikusten dena
eta ukitu ezin dena –dena;
malgu, xamur,
handi, eder, bizi,
olatuen antzera ertzeratzen da
heze -beti- ohatzera.
Eta telefono hariak maite ditu
eta telefono hariek maite dituzte
mezu laburretan urdin datozen
maitemin berba gurak;
eta memoriak betetzen zaizkie
telefonotxoei,
maitasun aitorpen urdinez
memoriak bete-bete.
Absolutua da amodio urdina,
den dena ematen duena.