Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Begiak ireki… eta eguzkia ohean

Gizaki –txiki- bat zotinka

gizaki –txiki- bat zurrungan

aharrausika

eta dardarka

eztul

doministiku

puzkarka

 

gizaki -txiki- bat malkotan

barrezka

algaraka

txilioka

erretxinduta

purrustaka

parrastaka

 

eta esperoan

ezinegonik

urduri

eta zesuma

pentsakor

ernerik

gizaki -txiki - bat

 

gizaki –txiki- bat marmarka

zezelka

intzirika

izerditan

adurretan

esnetan

leun

busti

biluts

 

eta kulunkan

eta besoan

eta bularrean

eta gainean

alboan

altzoan

gizaki –txiki- bat

 

ezti

bare

gozoki

eta beldurti

eta amesti

eta jolasti

gizakia

Ione Gorostarzu

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli