Izarrak han goian
IZARRAK han goian
-hain goian-
xarmangarriak dira
eta xarmariak,
ezin guztiak bezala
hain erakargarriak!
Eta hurbiltzen gatzaizkienean
izutu egiten gaituzte
suntsitu arte itsutu
-Mariren distira ukitu guran,
ikaztu zitzaigun urrea-
zeren izarrak ere.....................................-han goian-
hain goian dira gure.