Isilak dio
Hitz egin: “Besteei -ahozko hotsen bitartez-
norberen pentsamendua adierazi”
Adorez 4
Kristalaren beste aldean dago mundua: lurra eta ortzia; beste aldean dago, beti, dena, eta zu. Eder, erraz zeundelakoan egin dut bidea, eta gurutzatu direnean bion barruak, nik nahi zintudan zu, zuk ni gura. Kristal gardenak gordetzen duen muga isilak erabaki du zer: ez. |