Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
inoiz.._lopetegi.gif  
 
INOIZ BERANDU EZ DELAKO
Kanpai-hots geldoek bankuetan eserita dagoen jendea altxarazi dute. Zerraldoa iritsi berria da; apaiza ate nagusira zuzendu da aldarerako bidea zerraldoarekin batera egiteko. Ez dakit Ferminek berak inoiz pentsatu ote zuen hainbeste jende bilduko zuenik.

Gizon xumea, apala, irribarre goxokoa zen; arazo zein egoera bakoitzaren aurrean beti izaten zuen zerbait kontatzeko, zerbait eransteko, abilezia berezia zuen edozein adinetako pertsonak erakartzeko. Gaztetan urteak eman zituen basozain gisa gogor lan eginez, berak alemana ikasten aritu zela esaten zuen arren; handik itzulitakoan arreba zaharrenak hartu zuen etxean morroi, baserriko lanetan laguntzearen truke; ilobek asko ikasi zuten bere ondoan eta ez zuten gutxi maite. Nik ezagutu nuenean berrogei bat urte izango zituen eta geroztik beste hogeita hamar ere joan dira.

Hamar urteko neska kozkorra nintzen garaian esne bila bidaltzen ninduen amak kaleko baserri bakarrera; Fermin izaten zen beti marmita betetzen zidana; etxerakoan mahoizko galtzen patriketan eskuak sartu eta gaileta pare bat ateratzen zituen “bat zuretzat eta bestea ere zuretzat” esaten zidan beti agurtzerakoan. Gure arteko harremana esnea eta gailetekin hasi zen, baina, urteak ez ziren alferrik pasa. Nerabezarora iritsi nintzenean, ikasketak herrian jarraitu ezin nituenez Donostiara joan behar nuela erabaki zuten etxean. Urte haietan ezagutu nuen Tomas, Ferminen iloba gazteena; txikitan gailetak kendu nahian atzetik nuen beti, baino gero,  Donostiara elkarrekin egin genituen hainbat joan-etorritan izan genuen elkar ezagutzeko aukera. Tomas ni baino urte bete zaharragoa zen eta oinarrizko ikasketak egin zituenean aroztegi batean hartu zuten laguntzaile; zurgina izan nahi zuen, zur fina lantzen zuten horietakoa; astean hirutan elkarrekin hartzen genuen Donostiarako tranbia, bera Urbieta kaleko ebanista batengana eta ni Seminario Zaharreko ikastetxera. Horrela ezagutu nituen Ferminek Tomasi kontatzen zizkion hainbat istorio, pasadizo eta beste zenbait bitxikeria.

Tomasek irentsi egiten zituen osabak ematen zizkion liburu guztiak eta ustekabean ohartu zen beharbada han aurki zezakeela ni liluratzeko tresnarik eraginkorrena. Eta ez zen erratu. Ferminek, ordea, hasieratik ohartarazi zidan gerta zitekeenaz; ondo ezagutzen gintuen biok, eta, guk orduan ikusten ez genuena aurreikusi zuen berak, antza. “Ana Mari, Ana Mari, ez hadi Tomasekin maitemindu; mutil ona dun, baina, ipurtarinegia, ez zain komeni; osaba bezalakoxea aterako dun, mutilzaharretako jaioa dun!” —esaten zidan. Eta denborak hartu zuen bere gain garen bezalakoxeak egiteko ardura. Osabaren    hitzak erakusbide zuzena izan ziren beti Tomasentzat eta gaztearen ameslari sena indartu zuten.

Fermin gizajoa! Bakardadearen zalea ezagutu nuenez geroztik, bere txokoak, ametsak, ilusioak..., bereak ziren guztiz eta arretaz gordetzen zituen; ez zen ezkondu, baina, bihotza gaztetan galdu zuela aitortu zidan behin. Tomasek jaso zuen izaera berezi horren oinordetza eta, beharbada, hori izan zen hasieratik hainbeste erakarri ninduena.

Benetan hunkitu ninduen hil aurretik, egun batzuk lehenago, Ferminek idatzi zidan eskutitzak; “laster arte” izan ziren bere azken hitzak, ondo zekien arren gertu zuela berak gaurko eguna; baina, ez nuen horrelakorik sumatu; Tomasi buruz hitz egin nahi zidala bai, horretaz ohartu nintzen baina, ez besterik:

“...Urteak eman ditinat errudun sentimendua jasan ezinik Tomasi hire sekretuaren berri eman gabe; zama handia izan den niretzat ema.n ninan hitza betetzea. Zergatik ez hion hasieratik egia esan Tomasi? Zeren beldur izan hintzen? Baionan daramatzan urte horiek guztiak, familiatik urrun, bakarrik eta haur bat hezten... ez al dun zorrotzegi jokatu hire buruarekin?, Tomas eta biok ez al duzue merezi, behingoz, garbi hitz egitea eta bihotzak elkarri zabaltzea? Azkenean, esan beharrekoak esan nizkinan eta mutila poztu zela uste dinat. Orain zuei dagokizue konpontzea.

Pozik nian bizitzea egokitu zaidan bizialdia txukun bizi izan dudalako, baina, ezagutzear daukadan paradisu horretara lasaiago joango ninduken jakinik hitzok ez direla alferrikakoak izan.

Aspaldiko partez, txikitan bezala agurtuko haut, Ana Mari: eginak egin eta gertatuak gertatu, ez hadi kukulduta geratu.

Musu bat hiri eta hire Mikel kuttunari.

Laster arte."


Kanpai hotsek berriro eserita zegoen jendea altxarazi dute; familiakoak, herriko jendea, gainontzekoak... zerraldoaren atzetik, pauso saminez eta poliki eliza husten dute.

Tomasek hunkituta zirudien oso, urteek Ferminekin zuen antza areagotu dute nabarmen; hogei urtek utzi dute bere arrastoa. Ez dut uste ikusi nauenik, edo, beharbada...

Isiltasuna erabatekoa da; aldareko bizpahiru argi soilik geratu dira pizturik; kanpoko atea ireki ote den iruditu zait, pauso geldoak geroz eta gertuago.-norbaiten gertutasuna sumatzen dut:

-Ana Mari...

- Tomas,...Ferminekin joango zinela pentsatu dut

- Bai, orain joango gara; elkarrekin.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago