Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Zapatak noiz erantziko 
zapatak    

-Benetan diotsut andrea, etxeko zapatilekin zabiltzala pentsatuko duzu uneoro. Erantzi ere ez dituzu egin nahiko!

Horixe baino ez dut gogoan, oinetakook noiz erantziko desiratzen nago…

Orpo biak odol gorritan dauzkat, eta eskumakoan gainera ukabila besteko baba atera zait..

-Menorkan eskuz eginak dira, artisau-lanak bene-benetan.

Izango dira bai, duten prezioagatik urrezkoak ere izan zitezkeen…

Falta zena, argia itzali da eta batek daki etengailua non demontre dagoen.

Urrezkoak ez dakit, baina badirudi egurrezko kutxa banatan daroatzadala oinak…

Lehendik neukan ezkerreko juanikotea Tontorramendi adinakoa, eta orain sastadaka sumatzen dut, noiz lehertuko.

Zenbat eskailera daude baina tarte honetan..? Barandari ondo helduko diot, zeren bestela muturrak hautsiko baititut.

Neuri bakarrik bururatzen zait alabarenera zapata berriekin etortzea: metroa hartu beharrean oinez joango naiz, polito-polito; hain dago arratsalde ederra! Neuk jakinda gainera etxe-barru honetan igogailurik ez daukatela...

-Hogeita hemeretzi batekin nahikoa duzu, hauek orkoi handiarekin datoz eta.

Akabo bada, orkoi txikiak balituzte! Orduan juanikotea eten, eta ez daukadan oinean ere berriak irten..

Oinbular bietan haginkadaka balebilzkit moduan sumatzen ditut. Oin bat mugitze hutsarekin harraskadurak buru puntarainoko hotzikara eragiten dit.

- Edozelan bere, jantzi aurretik komeni izaten da zapata barruak alkoholez bustitzea, larrua biguntzen joan dadin.

Beno, zelan da kontua? Etxeko zapatilak bezain erosoak badira, ze demontretarako behar ditut alkoholez busti?

Lantzoi samarra banaiz gero! Aurpegira esan dit dendariak bigundu beharreko oinetakoak daramatzadala, urrearen truke espartzuzko zepoekin ziria sartu didala, eta ni poz-pozik, “hau pagotxa” pentsa eta etxera.

Atzetako azal guztia latz-latz eginda nabaritzen dut, erre-erre eginda.

Ene! Laprast egin eta ia buruz behera jausi!

Arnasa ere ezin dut ondo hartu.. Ez ote du inork argia piztuko nik muturrak apurtu aurretik?

Izerdi likinetan mela-mela eginda nago, urrats bat emateak hozkamina antzekoa sortzen dit.

Halako batean heldu naiz, eta, banekien argia ere oraintxe piztu dute. Gure semeak aitatzen duen “ Murfi” delakoaren legeak ez du ez hutsik egiten gero!

Ezkaratzeko mahaian jarri orduko, zapata berri aluok harrika bota eta palankanan ur epeletan beratzen sartuko ditut nire oin koitaduok.

- Zer ama, pentsatu dugu galdu egin zarela... Bai berandu zatozela! Zeinekin egin duzu topo oraingoan? Tira, sar zaitez, kandelak amatatzeko zeure zain gaude eta…,

Hara bestea! Ekar ezazu palankana eta ixo, ume!!

Miren Ione Solabarrieta

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago