Iritzia eta gogoeta
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 27538
MAIA URROZ, Ainara "Ni Pragan, Prangan nigan" Nabarra Urtarrila, 6-7-or.Udazkeneko ilunabar batean iritsi naiz Pragara, hiriko sarrerako neoizko argipean, eta zuzenean hotelera joan naiz. Gaua hotel bateko gela batean pasa ondoren, egunsentiko eguzki zuriaz iratzarri naiz eta Pragako udazkena ezagutzera animatu naiz.Espazio existentziala da guztia edo dena egin daitekeen tokia, dena egiten uzten da baina ezaxolarik gabe.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 27886
LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio " Araba, lapurren herria ote?1990ean, Serafin Ruiz Historiako ikasle eta antropologoak Gorbeia mendiaren hegoaldeko isurian aurkitu zuen garai hartan “Historiaurreko kapera sixtinotzat” jo izan zena. Zubialdeko kobazuloko labar-pinturez ari naiz noski. Arabako Foru Aldundiak 12,5 milioi pezeta ordaindu zizkion Serafin Ruizi, aurkikuntzen jabetza eskuratzeagatik. Baina berehalaxe zabaldu zen dena iruzur bat besterik ez zela izan, margoetan, besteak beste, estropajo zati batzuk topatu zituztelako.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Juaristi Zabaleta,Miren
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 26265
JUARISTI ZABALET,Miren" Grizzly man". Grizzly man 100 minutu irauten dituen dokumentala da. Bertan, Timothy Treadwell eta Grizzly deitzen diren hartzen arteko harremana kontatzen da. Hasieratik bukaerara momentu hunkigarriz betetako dokumental honetan, Timothyk berak grabatutako irudiak dira nagusi.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 26823
IGARTUA BENGOA, Karmele"Hemen da han" . Kantu bat, edozein herriko jaietan: “ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez nigandik urrundu...”Urrun dira denboran Ibrahimen etxe ondoko pikua eta neskatxen gorputzetan egokitutako Baidoako merkatuaren kolore nabarrak; ez ordea memorian.