Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
Araba, lapurren herria ote? 
 
1990ean, Serafin Ruiz Historiako ikasle eta antropologoak Gorbeia mendiaren hegoaldeko isurian aurkitu zuen garai hartan “Historiaurreko kapera sixtinotzat” jo izan zena. Zubialdeko kobazuloko labar-pinturez ari naiz noski. Arabako Foru Aldundiak 12,5 milioi pezeta ordaindu zizkion Serafin Ruizi, aurkikuntzen jabetza eskuratzeagatik. Baina berehalaxe zabaldu zen dena iruzur bat besterik ez zela izan, margoetan, besteak beste, estropajo zati batzuk topatu zituztelako. Margoak faltsuak ziren, dudarik gabe, baina ez nolanahikoak, “faltsifikazioak bikainak” baitziren, atzerriko zenbait adituren iritziz. Gerora, auzi luze baten ondoren, Serafin Ruizek itzuli behar izan zizkion xoxak Aldundiari. Gaitz erdi.

2004tik 2007ra bitartean Dimitry Piterman enpresaburu ukrainarra Alaves futbol taldeko lehendakaria izan zen. Hasiera-hasieratik erakutsi zuen neurrigabeko diru-gosea zuela: Interviurako egin zizkioten argazkiak lekuko. Baina lasai, emakumeok, ez zuen-eta gauza handirik erakutsi, ezin, egun batzuk geroago haren emazteak hedabideei ohartarazi zienez. Haren gestio negargarriaren ondorioz, 23 milioi euroko zorra utzi zuen, Alaves saltzea lortu zuenean. Futbol-taldea desagertzeko zorian egon zen urtebetez, eta oraindik ere enbargatuta dago. Arabar guztiok argi dugu nor den zulo ekonomiko horren erantzule nagusia: Dimitry Piterman bera. Pajaro hori harrapatzea zailagoa izango da ordea.

Urteak dira Eliseo Gil Iruña-Veleiako indusketako zuzendari ohia ezagutzen dudala. Garai batean, elkarrekin egiten genuen spinning Gasteizko gimnasio batean harik eta spinning-gelako izerdi-putzu batean laprast egin eta besoa puskatu zuen arte. Egun batzuk geroago, igeltsu eta guzti azaldu zen gimnasiora; beti bezain irribarretsu, beti bezain jator. Oraindik orain zabaldu da Iruña-Veleiako euskarazko idatziak gezurrezkoak direla. Ondorioz, Eliseori eta bere taldeari indusketa ustiatzeko esleipena kendu diete. Orain bi hankak eta bi besoak puskatu nahi dizkiotela ematen du, eta indusketan lan eginez bota duen izerdiari iseka egin, baina jokabide hori logikoa da guztiz: ezer baino lehen buruak moztu behar izaten dira beti. Dena den, ni ziur nago Eliseo errugabea dela, ustezko aurkikuntzetan lotite aztarnak eta “Aupa Athletic” idatzia aurkitu badira ere. Eta are gehiago bustiko naiz: susmo handiak dauzkat iruzurraren atzean Lezamako taldea dagoela, nola edo hala frogatu nahi du-eta beren klubaren historikotasuna. Diru-kontuei helduz, indusketa Euskotrenek finantzatzen zuen, urtean 360.000 euro emanez. Ez dakit nola egingo duten kontratuaren likidazioa, baina ni Eliseo banintz, datozen urteetan ez nuke deskonturik espero izango tren-bidaietan.

Antza denez, “er Dioniren” jarraitzaile asko ditugu Araban. Eta ni arabar peto-petoa naizenez, ezin salbuespena izan. Esaterako, nik ere txikitan ez nuen sekula boligraforik edo borragomarik erosten, ez eta Boney M edo ABBAren kaseterik ere. Galerías Preciadosera joan eta saltzaile pinpirina pixka bat deskuidatuz gero, atzaparra botatzen nion edozeri, horren beharra izan edo ez. Harik eta lagun bat, lapurreta-saiakera egotzita, gela batera eraman eta guztiz biluztu zuten arte, hanka artean litroko fruko botila bat zuelakoan. Lagunak ez zeraman ez botilarik, ez ezer: berezkoa zuen, nonbait, zakil puska hura. Hori dela eta, guztiz umiliatuta ere ez nuen sumatu, etxera bidean utzi nuenean. Harrezkero beti takilatik pasatzen naiz, gogo txarrez bada ere. Baina ez gaitezen martiri ere izan: Bergarako idazle-eskolako datorren urteko matrikula ordaintzeko, zer esango dizuet ba, agian ondo etorriko zait nire lagun batek egun hauetan eskaini didan familia ugariaren agiria. Nork egiten dio muzin beherapen txiki bati?

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago