Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
somalia.gif  
   
HEMEN DA HAN
 
Kantu bat, edozein herriko jaietan: “ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez nigandik urrundu...”
 
Urrun dira denboran Ibrahimen etxe ondoko pikua eta neskatxen gorputzetan egokitutako Baidoako merkatuaren kolore nabarrak; ez ordea memorian. Urrun dira kilometrotan, basamortuaren usaia, artaldeen marraka hotsak edo beramaren saporea; baina ez zentzumenen gogoan. Urrun dirudite Afrikako adarrean utzi zituen ama eta neba- arrebak, bera bizi libre  bila abiatu zenean;  bere baitan dauzka, ordea.

Urrun dira hainbeste urte. Hainbeste urte gure herriko keak eta egunsentiak arnasten; hainbeste urte euskaraz hitz egiten; hainbeste urte atzerriko odoldun seme-alaba euskaldunak maitatzen.

Eta, hara! Ez zaio, horregatik, azalaren kolorea mudatu, eta telefonoan beste hura da bere hizkuntza, eta maite du bere lurra, eta lurra bat da.

Badaki,honez gero, izen asko dituela bizi nahiak; Somalia da bat, Euskal Herria beste bat.
  euskadi.gif

Badaki hemen dela han, han hemenka, larrupean. Badaki urrun dela hurbil errotutako maitasunarentzat. Badaki libertateak ez duela herri izenik, norberaren senean bizi dela, isilik.

Kantu baten oihartzuna galduz doa gauean: “... ez zaitez...urrundu...”
 
 
 
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago