Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
IKUSLEAREN BEGIRADA: BOST ESALDI BOST IDAZLEDEFINITZEKO 
 
ikuslearen..valois.gif  
Ikasturte honetan Bergarako Idazle Eskolatik bost idazle gonbidatuak pasa dira. Bere esperientziak gurekin konpartitzera etorri dira, eta gu (nola bestela!!!) hitzen maisu-maistren aurrean zerbait ikasiko genuelakoan, adi-adi egon gara larunbatero, ia sorgindurik.

Bost idazle horien artean bi emakume eta hiru gizon izan dira, guztiek kode komun bat konpartitzen: idaztearen grina, seguruenik hori gauzatzeko era eta helburu ezberdinak izan arren.

Hausnarketarako une miresgarriak bizi ditugu, bai horixe!!!

Eta bien bitartean, gure pentsamenduak garatzen, aberasten, zabaltzen joan dira, lau hormen arteko espazio hertsia gaindituz.

Goiz horietako kontakizun-asmakizun ameslariak, oren biribilduetako hamaika desio-pasio berpizten ibili dira; gotorleku itxiko iratxo alferrak esnatuz, Elizaren erlojuak markatutako taupaden pean.

Eta aldi berean, horietan sentitutako etengabeko bihozkada lotsatiak ikuslearen barruko begiradari honakoak zuzendu dizkio: Idazle al gara? Akaso, abenturazale ausartegiak? Sarerik gabeko trapezista eroak? Idazle izatea, zer da? Zerk eramaten gaitu hitzen bitartez adieraztera bizitzen edo sentitzen duguna? Beharra baldin bada, zeinena da, ordea? Idazlearena, bizirik dagoela adierazteko, ala irakurlearena, bizitzeko arrazoiak bilatzeko?

Idazlea, guztiok bezala, jaio, hazi eta hil egiten bada, zerk bilakatzen du desberdina besteekiko, norberekiko? Idazlea ez da mundutik at dagoen pertsonaia, egunerokotasuna behar baitu horren inguruan aritzeko, are gehiago, hortik abiatzea beharrezkoa du berriz hasierara bueltatzeko etengabeko biran, amaigabeko zirkuluan, fikzioaren eta errealitatearen arteko muga ikusezinak zeharkatzen aldioro. Aldi berean, ikuslearen begirada Idazle Eskolatik pasa diren idazleek utzitako lezioaz jabetu da, alegia: norberak duen esperientziatik abiatzen dela munduaz duen irudia plazaratzeko eta desberdinak izan arren, guztiak baliagarriak direla, are gehiago, beharrezkoak, osagarriak, anitzak garelako, errealitate poliedrikoaren adierazleak, alajaina!!!

Eta haien hitzek utzitako arrastoak ikuslearengan honakoak sortu dituzte:

LAURA MINTEGI

Errealitatea ezagutzeko ikusminetik abiatzen den langile nekaezina. Bizitzan dagoen gauza ñimiñorik izan daiteke bere gogoaren pizgarria. Jakitearen beharra asetu egin behar duen idazlea. Sentipenaz biziz, egunerokotasunaz edaten, aurrera doan idazle konprometitua. Hitzen arkitekto sendoa.

EDORTA JIMENEZ

Begiak zabal-zabalik dituen istorioen bilatzaile nekaezina. Adinak makurtu ez duen inkonformista kronikoa. Lan egituraz kezkatua dagoen harrietako flautista. Idaztea lanbide bihurtu duen hitzen anarkista. Inperialismo kulturalaren aurkako borrokalari sutsua.
ikuslearen..valois1gif.gif

Mª ASUN LANDA

Ipuinetako abadesa. Esentziak biltzen dituen kaleko perfumista. Hitz-jolasak asmatzen dituen amandrea. Bere dohainak zerurantz proiektatzen dituen hizkietako sukaldaria. Etorri berezia, ukitu magikoaren jabe lasaia.

UNAI ELORRIAGA

Garunaren garrantziaz arduratutako hitzen artisaua. Inguruko gertakizunen aztertzaile zorrotza. Lan egituraren sistematizazioa erabiltzen duen zurarik gabeko arotza. Errealitateaz elikatzen den hirietako hegalaria. Zuzentzaile metodikoa.

HARKAITZ CANO

Amaieraren geometriaz kezkaturik dagoen erruletako magoa. Bukaeraren perfekzioa bilatzen duen irudietako poeta. Testuaren biribiltasuna beharrezkoa duen hitzen zinemagilea. Bukaera posible bakarraren kezka agortezina duen hizkien matematikoa. Objektu sinbolikoen fetixista.

Eta hemen bukatzen da ikuslearen begiradak egindako bidaia, baina, hala bazan edo ez bazan, zuei dagokizue esatea, zuek ere, irakurleok, errealitate poliedrikoaren adierazleak baitzarete.
                            Carmen Valois

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago