Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Xiberuko bozak 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Mugalari jardun nahiko nuke, lagunok: eta zuok astebetez Zuberoara eraman. Has nadin zakua josten! Lagun batek, orain ez asko, zera esan zidan: <Gure Euskal Herri honetan bazeudek gutxienez bi muga: Bata hegoaldea iparraldearekin, baina bestea, Zuberoarekin!> Iaz, xiberera ezagutzeko aitzakian, Zuberoako AEK-k antolatzen duen udako barnetegira animatu nintzen. Zazpi egun: uztailaren 29tik agorrilaren 4ra, astelehenetik igantera.

Motxilan hiru praka motz, bost niki, hi jertse, toalla sartuta eta zerbait ahaztuta atera nintzen etxetik uztailaren 28an, igandea. Oskarbi zoragarria zen zerua!

Autoa martxan jarri, eta bidean hartu nituen: Unai, gasteiztarra; Manu barnetegira bosgarren aldiz zihoan ekonomialari bilbotarra; Maia, hendaiarra, eta Leire, Baionako bestetatik ahotsa urraturik batu zitzaigun gazte bilbotarra. Ez nituen aurrez ezagutzen, baina autoko irratiak ez zuen lanik izan Zuberoarako bidean!

Lehen jomuga Sohütan izan zen. Mauleren ipar ekialdean. “Renne Cassin" pastoralaren estreinako emanaldia eskainiko zen bertako zelaietan. Aitortzen dizuet inoiz ez nuela neure burua pastoral bat ikusten irudikatu, baina, behin hondartzara joanda, ezin uretan sartu gabe geratu! Uste nuenaren kontra, liburuxkarekin nahiko erraz jarraitu genuen ikuskizuna. Are gehiago, Renne Cassin-en bizitza, benetan interesgarria iruditu zitzaidan.

Amaitu zenean, bertan zerbait hartzea erabaki genuen. Pastoralak -gustatu ala ez-, urteko hitzordu dira Zuberoan; ezerk ez omen du urtean zehar horrenbeste jende biltzen, ezta errugbiak ere!

Lehen tragoak hartu bitartean, belarriak erne jarriak genituen. Harritu egin nintzen: zein euskara gutxi entzuten zen! Baten bat hurbildu zitzaigun gure "kanpotar" itxura antzemanda, eta üskaraz egin arren, gu agurtu orduko, frantsesera jauzi! Bitxia zen, ia hiru orduko ikuskizunaren ondoren!

Herri-afarin ere bazen, eta bertan afaltzea erabaki genuen. Ordurako eguzkia sartzen hasia zen, eta haizea aldatzen ere bai. Gure onduan senar-emazte bi eseri ziren; gizonak txuri-berde-gorria zeraman soina. Frantsesez hasi zitzaizkigun, baina guk euskaraz erantzutean, kostata, baina euskaraz hasi zitzaigun emakumea. Lehen galdera, noski, nonkuak ginen. Guk hegoaldekoak ginela erantzun genion, eta Mendikotara etorriak ginela xiberera ikastera. Asko poztu zen emakumen hori entzutean, eta segituan adierazi zigun bere aita Ligits kanthorea zela, "Txapela edo Boneta" abesti ezagunaren egilea. Solasaldiak askorako eman zuen; Zuberoaren inguruko jakin-minez ginen .Eta, elkarrizketak hala eramana, bere bi alabek ez zekitela euskararik adierazi zigun: <Ezen ene senarrak ez baitaki üskararik!>. Ikurrina soinean zeraman gizonari erreparatu nion, hark irribarre batekin erantzun zidan. Harrigarria egin zitzaidan pentsatzea, emakumearen bi alabek ezin zezaketela aitonaren bertsorik ulertu. Are gehiago, hazirudien oharkabean gertatu zela euskararen etena etxe hartan. Karparen kanpoaldean zerua belzten hasi zen. Handik gutxira, pastorala eskaini zuten Sohutako gazteak hurbildu ziren guztien txalo artean. Ospakizunek iraun zuten bitarte ez nien ia euskararik entzun. Udako ekaitza lehertu zen gure gainean.

Orratzak zizt egin dit!

Ez ziren izan baina, Xiberuko boz bakarrak! AsteIehena eguzkitsu esnatu zen, eta ikastaldian, hogeita hamar bat ikasle elkartu ginen, gehienak Mauleko Gaü eskolako ikasleak, Bost taldetan banatu gintuzten; gurean, Unai, Manu eta Leirez gain, Gerardo, idazle naparzalea; Didier paristarra; Erwan, erretiratutako matematikari bretoia; Alain biarnoarra, eta Laurance, Gasteizen bizi zen xiberoarra topatu ginen. Irakasleak bi: Maite ürrüstoitarra eta Otxanda barkoxtarra.

lkasgelako saioez gain, hainbat irteera antolatu zituzten Zuberoa eta zuberotarrak hobeto ezagutzeko. Esaterako: Sohütako Ikastolako zuzendariak, eskola, -gurasoen Ianaz- nola eraiki eta kudeatzen zen kontatu zigun, baita Paristik zituzten oztopoak ere; Larraineko gainean Dominic Olaaso artzaintzaren eta esku-pilotaren inguruan aritu zen; Jean Louis Davant pastoralgintzaren eta euskararen inguruan; Bettan Okhy laborari gaztea. Zuberoan horrenbesteko pisua duen lehen sektoreaz; Xiberuko Boza irratiak duen garrantziaz ohartu ginen. Antzenen ahotik; Maddi Oihenartekin bat-batean abestea zer den jakin genuen; Leony Olaasok herri elkargoaren Ianaren berri eman zigun; Marise Espielek gasna egiten irakatsi... Baina, ez hori bakarrik, barnetegia eskolak baino askoz gehiago da: eskertxak prestatu genituen, argazki muntaiak, Madalena gaineko probak. Uhaitzeko bainuak, afalosteko jokoak, Giome-n soinua eta Erwanen arpa, kantak, garagardoa, musa. Jeff, Bixente, Donestiko gaztetxea, Zigiko bestak... Guzti horiek ere badira Xiberuko bozak. Gehiago ere kontatu nahi nizkizueke, baina Mugalariak muga jarri dit!

Azken hari-mutur hau baliatu nahi nuke, orratzarekin muga zeharkatu eta Xiberuko Gaü –eskolako guztier -irakasle, ikasle eta boluntario- eskerrak emateko, bizipen horiengatik. Ederra izango litzateke orratza handik bueltan ilzultzea, mugak zulatuz, herri hau josten jarraitzeko.

NOR DA

Aitor Lizarazu Astigarraga

Ama donostiarra eta aita gabiriarra.

Zumarragakoa izatez, Aretxabaletan bizi da

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago