Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Izendaezinaz
argia4    

Izendatu ezin dena baden ala ez, Tere Irastortzak, poeta eta saiogile, saiakera liburua osatu zuen hari-mutur horri tiraka (Izendaezinaz. Pamiela; 2008). Barkatuko al dit bere lanaren izenburua nire egiten badut, ez Jainkoaz, Jainkorik bada, hausnarketa egiteko, ezintasunaz jarduteko baizik.

Adimen emozionala, emozio-adimena, inteligentzia emozionala... ez dira guretzat hitz arrotzak, modan daudela dirudi, eta bolada baino zerbait gehiago ere badirela sinetsi nahi nuke. Nork bere emozioak antzeman, landu eta modu egokian bideratzea eta ondokoaren emozioak bere hitz eta jokabideetan antzemateko gaitasuna eskuratzea garrantzitsua iruditzen zait.

Neurozientzia giza burmuina ezagutzeko ahaleginean pauso bizkorrak ematen ari da; zenbait emozio zergatik aktibatzen diren, zer erreakzio kimiko eragiten dituzten eta burmuineko zein zirkuitu pizten diren argitzeko bidean. Emozioek logika dutela, kudeatu daitezkeela, katalogatu eta haiekin bizitzen ikasi genezakeela erakusten ari da. Gizakiarentzat emozioak isilaraztea ia ezinezkoa da, nahiz eta askotan hauek izendatzeko gaitasunik ez izan. Gure jokabideen oinarrian daude eta ondorioak eragiten dituzte, errealak dira hortaz, izendaezinak badira ere. Haserrea, edota beldurra, izendaezinak agian, haiekin bizi gara baina; bizi gaituzte. 

Munduko Osasun Erakundeak 2020an gizartearen %20 buruko gaitzak jota egongo dela aurreikusi du. Gizarte ustez eta aurreratuetan, depresioa izugarri hedatuko dela uste da, ia biztanleriaren erdiak jasango du gaitza. Osasun mentala dago jokoan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2005. urtean emoziozko adimena sustatzeko programa jarri zuen martxan eta lurraldeko ikastetxeetako zuzendaritza taldeen eta irakasleen emozio trebetasunak garatzeari ekin zioten, gero ikasleekin lantzeko. Ez da ekimen bakarra, emaitzak ikusi beharko dira eta helburuak betetzen ari ote diren neurtu.

“Pila-pila maite zaitut” dio irribarrez, hiru urteko umeak laguna besarkatu eta musu ematen  dion bitartean. Ez naiz pedagogian aditua, ez psikologoa, baina “maite zaitut” esaldiaren erabateko sozializazioa bi pailazori zor diegula esango nuke eta ez da bi sudur gorriokin dugun zor bakarra. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en abestien letrei erreparatuta sentimenduak izendatu, eta kolorea jartzen egiten duten lana nabarmendu nahi nuke. Hartu etxean duzun haien azken CDa eta hasi irakurtzen. 

Izendaezina izendatuz hasten da bidea.

Alaitz Vives

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago