Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Aberastasunak banatu, ez zorrak 
argia13  

Bi urte badira, jada, krisi ekonomiko famatua gainera –literalki gainera– etorri zitzaigunetik, eta inguruko denok, sozialista antzekoak asko, betiko sindikalistak, izandako komunistak, oraingo aurrerakoiak, krisiari buruzko “konponbideak” derrigorrez ezartzen ari zaizkigun honetan, gure ardura eta egonezina adierazten ari gara.

 

Batzuek diote krisia ez dutela langileek ordaindu behar; beste batzuek, funtzionarioek ere ez daukatela zertan ordaindu; badaude esaten dutenak iruzur fiskala sakonki begiratuz gero, neurri askoz ere bigunagoak hartuta nahikoa izango litzatekeela krisia gainditzeko.

 

Denok ados gaude erretiroak eta pentsioak ez direla ukitu behar; eskubide sozialak, hezkuntza eta osasunari buruzkoak batez ere –lortzen hainbeste kostatu zaizkigunak–, mantendu behar direla.  Eta denok ados gaude, krisiaren erantzulea ez dela jendartearen gehiengo zintzoa, lan egiten duena, ezagutzen dugun auzoko herritar hipotekatua, asko daukaten gutxi batzuen gehiegikeria, eta hauek sortu eta garatu duten merkatu sistema eroa baizik.

 

Norbaitek esan zidan joan zen astean, guri krisiaren zati bat ordaintzea badagokigu, bankuek ere, euren aldetik zerbait jarri beharko luketela. Esaterako, “Botinek sei hilabeteko etekinak gizarteari eskainiko balizkio –zioen lagunak– estatuaren defizita ederto murriztuko litzateke”.

 

Eztabaida hauetan aipatzen edo defendatzen ditugun argudio guztiak ikusi eta gero, niretzako, ez gabiltzala ondo. Esan nahi dut, langileek edo funtzionarioek ordaindu, bankeroek edo enpresarioek ordaindu, azkenean, krisiari eurak nahi duten irtenbidea proposatzen ari garela, hain zuzen ere. Kapitalismoaren soka, berriz ere –zorrak denon artean banatu eta gero–, mugiaraziko dugu, merkatuaren berregituraketa eginaz, sistema “hobetuz”, eta beste ziklo bati hasiera emanaz. Baina gure helburua –gizartearen gehiengoarena, krisia pairatzen dugunona– ez litzateke hori izan behar. Merkatu sistema eroak sortzen dituenez desorekak eta krisiak, sosegu eza eta ezbeharrak, helburua merkatuaren agintetik ahalik eta eremu gehien kentzea izan beharko litzateke, herritarren beharretara egokituz, eta jendartearen kontrolpean jarriz.

 

Eraginkortasuna lortzeko, beste arlo guztietan egiten dugun bezala, jendartearen eremu ekonomikoa planifikatzea izango da modu bakarra, arrazionalki, zorrak banatzetik, aberastasuna banatzera igarotzeko. Non dago oztopoa?

Iñaki Odriozola

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago