- Askotan pentsatu ohi dugu: zer kontatu be- har dut? Kontatuta dago dena!
- Baina beti daude tarteak. Gure ahotsak istorio desberdin bat konta dezake.
- Eta zer eduki behar du idatzi batek, kontaki- zun batek?
- Zergatik hautatu bat eta ez beste bat? Zerk ha- rrapatzen gaitu?
- Proiektu batek ia dena onar dezake, baina zer ez du izan behar sekula? Aspergarria. Zerbait probokatu behar du!
- Horretarako... hasiera da oso garrantzitsua. Gaur egungo irakurlea, normalean pasiboa- goa da, ez du bigarren aukerarik ematen. Le- henengoan irabazi behar dugu. Hala ere teoria ezagutu arren, ez dago arra- kastaren giltzarik.
- Izan ausartak! Ideia on bat oinarri on bat da.
- Ideiak sortzeko adi egon behar da beti. Eta zer- bait bururatzen zaigunean idatzi. Ideia une bateko erreflexua baita.
- Dena den, ideia on bat ez da nahikoa. Ondo antolatu eta burutu beharra dago. Lana da guz- tiaren oinarria.
- Hautatu ondo nahi dugun idazkera. Gure hi- tzekin batzuek irakurtzera bultzatuko ditugu eta beste batzuek baztertu.
- Hizkuntza garbia behar dugu. Alferrikako apaingarririk gabekoa. Soila, baSinesgarria eta benetazkoa.