Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 INFERNUAZ 

Zer esan infernuaz, nola deskribatu, ez dugu ezagutzen, ez dakigu… Ez dakigu existitzen den ere, nire ustez behintzat ez. Hil ostean pertsona gaiztoak hara joaten omen dira, toki beldurgarria omen da, edo behintzat hala irakatsi digute, edo sinestarazi. Nabari da bai, erlijioaren botereak zer nolako tamaina duen oraindik ere. Bitxia da, nola inork ezagutzen ez duen gauza batek hain definizio zehatz bezain abstrakua izan dezakeen.

Ez dugu ezagutzen beraz, existitzen baldin bada, baina egoera edo sentsazio txarrekin lotzen dugu, eta badirudi gertaera bat kontatzea nahikoa dela infernua deskribatzeko. Norberak erabakitzen du zein den bere infernua.

Txema Auzmendiren tortura salaketa irakurri eta infernua datorkit burura, polizien eskuetatik igarotako edozein gazterena bezala, pertsona orok bizi nahiko ez lukeen momentu beldurgarria, itogarria, nazkagarria. Senarraren eskuetan hildako emakumeak ere “hau infernu bat da” esango luke, ziur. Mehatxuak, kolpeak, irainak, jipoiak… Pertsonaren kontrako mespretxua, edozein dela ere, hori da nire ustetan benetako infernua.

Nire bizitzan ez dago infernurik, nik dakidala, ezta beharrik ere. Beharbada hiltzen naizenean izango dut infernua ezagutzeko aukera, nork daki. Agian benetakoa izango da zerua eta infernuaren kontua. Orduan izango da, esaten dutena egia bada, infernua ezagutzeko unea.

Maddi San Miguel

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago