Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 micro1.gif
 
  bideo.gif
KRISTALEZKOA
Hastapena urrun, oroimeneko zoko lanbrotsuenean;
berriro hastapen hartan bageunde gisara, ordea,
elkarri eskuetatik estu heldu,
eta aurrera egiteko gai garela sinetsi nahi dut.
Ez dut sinesten horrela, besterik gabe, etsiko dugunik.
Ez dut horrela etsiko dugunik sinetsi nahi.

Bagenekien ezinbestekoa zela geronen buruak
bideko arantzen ziztadak jasateko prestatzea.
Eta hala egin uste izan genuen.

Gure bihotzak kristalezkoak direla sinestarazi digu, ordea, patuak.
Eta kristalezkoa, gure artekoa.
Hauskorregia, aukeran, berunezko egunerokotasunaren aldean.

Hari mehe batetik zintzilik,
lurrera noiz eroriko zain dagoen
kristalezko bolatxoaren gisakoa, finean.

Uste baino lehenago heldu da
eskuak askatu eta indarrez erratza astintzeko garaia.
Alperrik da dagoeneko etsi nahi ez dugula sinestea.
Alperrik, etsiko ez dugula amestea.

Konturatzerako heldu baita,
zorua estaltzen duten milaka kristal zatitxoak
erratzaz biltzeko garaia.

Agian, baina, egunen batean,
zoru honetan bertan oin hutsik dantza egingo dugu berriro.


 
 
 l6_azkarate_47.gif  l6_azkarate_47_1.gif

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago