Maitasun gutun bat idatzi nahi nizuke. Baina ez naiz, dagoeneko, hitzak kateatu eta esaldiak borobiltzeko gauza.
Lore sorta bat oparitu nahi nizuke, larrosa eta krabelinez betea, udaberri heldu berriaren ikur. Baina badakizu, ureztatu ezean, behiala lorategi emankor izana belar txarren haztegi bilaka dezakeela denboraren joanak.
Gainera, beranduegi da. Beranduegi, maitasun keinuei tartea egiteko.