|
ORDU HORRETAN , AKASO
Gauero esnatzen naiz,
zaparrada-erasoen ordu horretan.
Oroitzapenen batek aztoratzen bide du ene bihotza.
Taupaden tartetik adi jartzen naiz
ez dakit zer izan den
—alboko ziega gertuegi dago?-
akaso trenen bat urrutiko geltokian sartzen,
—haurra, akaso, aldameneko gelan?—
Berriz sirena-irrintzi batek zartatzen du gaua.
Gaua da. Eta bedi.
Ez dut esnatu nahi.
Ez dakit zein naizen,
zein izan nintzen,
zein izan nintekeen
eta inguratzen nauenaz lekorat nahi nuke
Ez dut jakin nahi,
era, bada ez bada, ez dut jaiki nahi
—haurra alboan dut—.
ordu horretan,
noizko hartan bezala.
noizko hartan bezala,
beste inoren hatsik asmatzen ez denean
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
apretak urratuta
oinetakorik ez
iritsi nahi nuen
nahiz izan
oineko-minez
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
zaparrada-erasoa
oineko-minez
eta izan nahi
oinetakorik ez
lokatzetan
arima-urratuta
zaparrada-erasoa