Article | Category | Created |
---|---|---|
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Lehenengo hortza"(Narrazioak) | NARRAZIOAK | 02/16/2008 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruhausteetatiko Zeharkaldia"(Poesia) | POESIA | 07/28/2007 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Jainkoaren bila"(Narrazioak) | NARRAZIOAK | 06/01/2007 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Flasha" (Narrazioak) | NARRAZIOAK | 06/01/2007 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA,Iñaki "Hondartza eta whiskya" (Antzerkia) | GIDOIAK ETA ANTZERKIA | 01/01/2007 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Behizain zientzilaria" (Narrazioak) | HAUR ETA GAZTE LITERATURA | 01/01/2000 01:00:00 |
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Hausnarketa hezeak 1994an" Imagina ezazu Euskadi"(Poesia) | LITERATUR EROTIKOA | 01/01/1994 01:00:00 |
1961ean jaioa, Elgoibartarra. Magisteritza egin nuen, lehenik, eta gero Filosofia, Alcala-Mecoko unibertsitatean. Azken urteetan filosofiako irakasle naiz Elgoibarko institutuan.
Taupada, eta gero, Ekekei antzeztaldeko partaide izan naiz, Eta antzerkilari amateurra izan naizen bezala, idazle amateurra izatea ere gustatzen zait. Nire amak esango lukeen bezala, “irabazirik gabeko lanetan maisu”.
Gazte gaztetatik idatzi izan dut, horren lekuko 1982an, Elgoibarko 1.Etxepe saria, poesia arloan, irabazi nuen, 21urte nituela (gazte garai ero haiek!)
Gero, 1994an, Bilbon, Central-Hispanoko “Imagina ezazu euskadi” saria irabazi nuen, poesia arloan. Zerbaitetarako balio izan zuten zelda barruko “Hausnarketa hezeak”.
Idazle eskolan benetan gozatu dut, azken urte hauetan. Lehen mailan, 2006an, idazle eskolako saria-beka eman zidaten, “hondartza eta Whiskya” antzezlan motzarengatik.
Eta gaur egun ere, ongi pasatzen ari gara, jendaurreko “Ilunabar literarioekin”.
2012an, "kafe bar Bilbao" antzerki laburreko saria irabazi dut, "Azken ordua" antzezlanarekin.