Narrazioak
- Xehetasunak
- Kategoria: A
- Bisitak: 2510
AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1022zk 30-31or. Gaur hogeita bost mila urtetik gorako haitzulo batean izan naiz. Goiz umel honetan, dagoeneko egunero hain itogarri zaizkidan zementuzko eta breazko kaleak tarte batez atzean uzteko premia sentitu dut. Ase beharreko gosea...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Andonegi Santamaria, Teresa
- Kategoria: A
- Bisitak: 2590
ANDONEGI SANTAMARIA, Tessa" Hemen datza"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 965zk.28-29or.Hemen datza KANPOSANTUA. Bide estuak zeharkatuz aurki ditzakegu hildakoak beren hilobietan. Ez da ezer entzuten egun eguzkitsu honetan, ez eta txoririk ere. Kanposantuan zuhaitzak daude, altzifre ederrak, eta, hala ere, txoriek ez dute zeresanik, jakingo balute bezala hemen ez dagoela kanturako lekurik.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Arregi Izagirre, Odei
- Kategoria: A
- Bisitak: 6712
ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra" Luma berrien eleak 9. Zenb. 17 or. Pantorrilak laztantzen dizkizun katu batekin hasten da dena. Konturatu gabe bakardadeak bizkar hezurretik gora igo eta belarri atzean egiten dizu habia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Zufiaurre, Izaskun
- Kategoria: A
- Bisitak: 8002
ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa" Luma berrien eleak 9 Zenb. 12 or.Iluntzen ari du. Bordako ateko zirrikitutik azkeneko argi printzak sartzen dira garo gainean pausatuz. Freskatu du eta sekula bere izena aditu ez duen Elisak, bere bi hanka motzez eta hiru besok besarkatzen dute bere gorputz gizena.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: A
- Bisitak: 25339
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Oinutsik" Luma berrien eleak Zem:7, 2009, 10 or. Zapata beltz dizdiratsuak aurrera doaz, sendo, pauso bakoitzean adokinetako laukitxoak pitzatu nahi balitu bezala. Eskubiko eskuan maleta darama. Beltza hau ere.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artolazabal Amilleta, Amaia
- Kategoria: A
- Bisitak: 25617
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6, 11 or.Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituenean estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala.