Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aranguren Mujika, Josune
- Kategoria: A
- Bisitak: 25281
ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: A
- Bisitak: 26091
ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: A
- Bisitak: 25804
AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema" Luma berrien eleak 2005,2 zenb. 22-23 or.Ordu hartan irekitan zegoen leku bakarra zelako sartu nintzen taberna hartan. Argitzear zegoen; zeru morearen azpian, inguruko mendiak etzanda zeuden animalia izugarriak bailiren, lo; han urrunean piztear zeuden su garrez jabetu gabe. Hotz ikaragarria egiten zuen. Dardarka nabaritzen nuen gorputz osoa; ez dakit, ordea, hotzaren eraginez edo urduritasunez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: A
- Bisitak: 20166
AIERTZA REMENTERIA , Maribel "Labarreko sekretua" Luma berrien eleak zenb.1 or. 14-15.Egunak berriz pertsiana altxatzerako Goizeko Argi arrantza-ontzia Ondartzabalko kaitik milia batzuk urrunduta egongo zen. Mila tonako zama astuna gainetik kendu duenaren arintasuna eta lasaitasuna sentitu zituen Jonek, lur mutur guztiak itsasoak irentsita irudikatzerakoan.