Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
luma7_10  
Oinutsik

Zapata beltz dizdiratsuak aurrera doaz, sendo, pauso bakoitzean adokinetako laukitxoak pitzatu nahi balitu bezala. Eskubiko eskuan maleta darama. Beltza hau ere. Ezkerreko besoan jaka zintzilikaturik du, dotoreziaz. Autoak, zuuuut…! zuuuuut..! igarotzen dira bere ondotik. Klok-klok, klok-klok, parez pare datozen zapatak eskibatzen ditu, sorbaldarekin keinua eginez batzuetan, ezker –eskuin eta alderantziz mugituz besteetan. Sinetsi nahi ez badu ere, zapata parea besterik ez da hiriko abenida zapatatsuetan.

Erlojuari begiratu dio. Denbora sobran du oraindik. Beraz, hutsik aurkitu duen bankuan utzi du maleta beltza. Gorbata lasaitu du lehenik eta ingurura begira jarri da. Damutu egin da metroko atarian eman dioten egunkaria minutu eta erdian gainbegiratu ondoren zakarretara bota izanaz. Bankuan esertzeko keinua egin du. Baina ez. Aurrera egin dute zapatek. Bidean doala pentsatuko du, denbora non alferrik galdu. Burubelarri hortan ari dela, hara non ikusi duen emakume beltzaran gazte bat, belaunikaturik eta aurrean hiru hankako aulkitxo bat duela. Bere parean geratu da, eta eskuineko zapata jarri dio altzariñoaren gainean. Laster hasi da emakume beltzarana zapiaren bi muturrak esku banarekin hartu, eta hara eta hona zapataren gainazala laztantzen. Betunak lehen zegoena baino are dizdiratsuago utzi du. Emakumeak bere iztarretara bildu ditu eskuak, eta ezkerreko zapata aulkitxoan ikusi duenean hasi da ostera, txintik esan gabe, burua altxa gabe. Lana amaitu duenean, klink! egin du zapatadunak emakumearen latoizko potera bota duen txanponak. Bideari ekin dio ostera.

Atzo bezain dotore irten da gaur etxetik. Pauso arinez egin du metrora arteko bidea. Metro atarian eskaini dioten egunkaria hartu eta presaka jaitsi ditu eskilera mekanikoak. Bi geltoki harago jaisten da. Egunkaria metroko irteerako zakarrontzira bota du, gaur begiratu ere egin gabe. Goizak betiko doinua du hiriko kaleetan. Garaiz doa, beti bezala. Zapata garbitzailearenean xahutuko du sobran duen denbora. Burumakur aurkitu du gaur ere. Protokolo bera jarritu du emakumeak. Hitzik esan gabe, begirada hiru hankako aulkitxotik altxatu gabe garbitu du garbiaren gainean. Klink! egin du txanponak. Zain geratu da gizona, emakume adats beltzaranak burua noiz altxako. Ez da halakorik gertatu. Bere aurpegia ikusteko gogoarekinberrekin behar izan dio eguneroko bideari.

Pertsona inportanteen antzera doa kalean gaur ere. Egunkari meharrari muzin egin dio. Atzo eta herenegungo leku berean aurkitu du adats beltzaraneko emakumea. Gizonaren zapata dizdiratsuak ezagutu ditu. Eskubikoa lehenik, ezkerrekoa gero, zapata garbiltzailea lanean ari den artean, bezeroa, begiratu diezaion erreguka ari da. Txanpona bere indar guztiekin estutu du kutxatxora bota baino lehen. Klink! egin eta emakumeak lurretik altxatu du begirada, parean duen gizon dotoreari begietara begiratzeko. Klink! egin du gizonaren latoizko bihotzak.

Atzo, herenegun eta hiru egun lehenago baino alaiago barneratu da abenida zapatatsuetan. Gaurkoan ordea bere zapatek ez dute dizdiz egiten. Zikinak daramatza. Zapata bakoitzaren puntan bihotz bat darama hautsez marraztua. Poliki doa, ez baitu artelana ondatzerik nahi. Ahoan zeraman irria harri bihurtu zaio bat-batean. Maitemindu duen zapata garbitzailea ez dago atzo, herenegun eta hiru egun lehenagoko lekuan. Burumakur, aurrea jarraitu dute zapata zikinek, noraezean. Goizero egiten duen bideak hiru egun atzera eskuratu zuen zentzua galdu egin da zapata garbitzailearekin batera. Inoiz ez da horrela sentitu: Oinutsik hiriko abenida zapatatsuetan.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli