• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14
Dominguez
Dominguez Noriega,Maku

1968ko maiatzean jaio nintzen, ez Parisen, Gasteizen baizik, negar batean eta goizeko 6:00etan; agian horregatik beti gustatu izan zait goiz altxatzea eta gorrotatu izan dut gauez ibiltzea. Maku deitzen zidaten txikitan eta gustuko dut izen hori, maitasun handiz jarritako izena baitzen.

Lanbidez, irakaslea, itzultzailea, zuzentzailea, trebatzaile linguistikoa eta, bolada batzuetan, aztertzailea. Beti euskararen inguruan eta euskarak “beste euskalki bat “ duen eta euskaraz hitz egitea “militantzia” egitea den hiri horretan.

Etxean, ama ipuin kontalaria dugu: etxeko txikiei berak asmatutako ipuinak kontatzen dizkie, bat-batean eta inolako ahaleginik egin gabe. Ahizpak poesia ederrak idazten zituen gazteago zenean. Berari zor diot irakurtzeko zaletasuna: oso txikia nintzela muturra liburuetan sartuta ikusten nuenez, neu ere gauza bera egiten hasi nintzen, gaur arte…. Idazteko zaletasuna ere beti izan dut, bai gauzak ez ahazteko bai gertatu zaidana idatziz jasotzeko.

Egun, Idazle Eskolak proposatutako abentura honetan murgilduta nago ea idazteko zaletasun basati hori nolabait “domestikatzen ” dudan.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago