PANOPTIKOA
Jeremy Bentham • Jakin irakurgaiak, 2002
Behin entzun nuen hitza Toni Negri filosofo italiarrari entzun nion kasualitate batez lehenengo aldiz panoptiko hitza, ordutik buruan iltzatuta gelditu zait. Dagoeneko ahantzia nuen zertaz ari zen Toni Negri panoptikoa aipatzean, baina egun hartan nire ingurukoei galdetu nien, badakizue zer den panoptikoa? Pan-optikoa... ikusmenarekin zerikusia duen zerbait, beharbada? Bazirudien niretzako zein nire ingurukoentzako ezezaguna zela hain bitxia egin zitzaidan hitza. Panoptikoari buruz zertxobait jakin nahian hasi nintzen orduan.
Bentham anaiak izan ziren panoptikoaren garapen eta zabaltzearen arduradunak. Panoptikoa eraikuntza zirkular bat da non puntu bakar batetik beste puntu guztiak kontrolatzen diren.Samuel Benthamek diseinatu zuen kartzela izango zen eraikin panoptikoa. Eraikinak erdian zainketa lanetarako dorre bat izango du. Dorre honetatik, eraikineko gela guztiak ikus daitezke, honela pertsona kopuru murritz batek, talde handi bat kontrola dezakeelarik. Panoptikoaren forma arkitektonikoak eragin zuzena izango du honen funtzionamenduan.Samuelen anaia Jeremy Bentham filosofo eta jurista ingelesa izango da panoptikoaren teoria landu eta zabaltzen saiatuko dena.Sistema hau, nahiz eta hasiera batean kartzela baten sorkuntzarako izan, dagozkion berezitasunak aplikatu ez gero, beste instituzio mota batzuetara ere egokitu daiteke.Panoptiko sistemaren bidez, garai hartako espetxeen egoera kaxkarra hobetu nahi zuen Jeremy Benthamek .Panoptikoak berrikuntza ugari ekarriko zituen.Horregatik, eraikuntza hau egiteko zehaztasunak ez ezik, honen funtzionamendua ere azaltzen du Bentham jaunak:garbitasuna segurtatzeko hartu beharreko neurriak edo presoen elikagaia eta jantzi beharreko arropen berezitasunak adibidez.Laburbilduta,Benthamen ustez, espetxe batek bertan kartzelaratuta dauden gizabanakoak zuzentzeko ezinbesteko baldintzak betetzen ditu panoptikoak.
Beraz, leku jakin batetik pertsona batek beste gizaki batzuk kontrola ditzake.Denek dakite zelatatuak direla baina era berean ezin dute zelataria ikusi. Azken honek, askatasun osoa du bere tokitik mugitzeko inor ohartu gabe.Baliteke orduan, gaur egungo zaintze kamerek edozein leku, panoptiko bilakatzea. Hori horrela, existitzen dira enda panoptikoak: jabeak mostradoretik mugitu gabe kontrola dezake dendako zein bazterretan zauden, ze objektu begiratzen duzun edo behatza belarrira sartzen duzun. Izan daiteke aparkaleku panoptikoa , etxe panoptikoa eta zergatik ez, agian jada mundu panoptiko batean bizi gara.Interneteko google earth aplikazioa erabiltzen badugu adibidez , edonork, pertsona bakar batek, bere ordenagailuko pantailatik, munduko edozein txoko ikuska dezake inork bera ikusi gabe. Badirudi Benthamek ez zuela uste bezalako arrakasta izan bere panoptikorekin. Bada, helburu zuzenak izanda ere, niri behintzat zirrara beldurgarri bat sortzen dit panoptikoak izan dezakeen bilakaerak.
Miren Juaristi |