NERONEK TIRAKO NIZKIN
Sebastian Salabarria, Auspoa, 1964
Sebastian Salaberriaren liburu honek 1964ko “Guipúzcoa” nobela saria irabazi zuen; ezin daiteke esan, halere, Neronek tirako nizkin zinezko nobela denik, sormenaren emari baino egilearen bizipenen isla zintzoa baita; Koldo Mitxelenaren hitzetan, “orrexek kontatzen dizkigu, argi eta bizi, bere bizitzako gertaerak eta gora beherak, Oiartzun'go jaiotetxetik asi eta azken gerrateko ezbearrak eta naigabeak burutu arte” *.
Bi zati nagusi bereizi daitezke liburuan: soldadu joan behar izan zuen arterako urteak, eta gerran edo gerraren ondorioz gertatutako gorabeherak. Zatiok bananduta ere argitara zitezkeelakoan nago, berezko osotasuna baitaukate.
Hasierako bost atalek XX. mendearen lehenengo hamarkadetan gure baserrietako bizimodua nolakoa zen ezagutzeko lekukotza baliotsua eskaintzen digute: ohitura, sinesmen eta janzkera, hazienda eta nekazal lanen antolamendua, maizterren miseria eta babes-eza, baserri-jabeen jauntxokeria eta morroien esplotazioa. Seigarrenetik hamabigarrenerako ataletan, baserri-morroi izateari utzi gabe ere, beste giro batean sartzen da protagonista: ikatz-garraiolari batekin tarteka lan eginda, diru freskoa poltsikoan, Donostian eta inguruko herrietan mugitzen hasten da Salaberria gaztea; nekazal giro estu eta bizimodu latzetik, ekonomia eta bizi-giro mistoaren nolabaiteko oparotasunera. Ezin aipatu gabe utzi VIII. atalean kontatzen duen pasadizoa: Txirritari Easo kaleko “Bar Manolon” bertsoa bota zionekoa, baita honek erantzun ere.
Haurtzaro eta lehen gaztaro gogorrak eraman ondoren, bizitzaz gozatzen hasi orduko, soldadu eramaten du Salaberria Donostia bereganatu duen Frankoren armadak. Hor abiatzen da liburuaren gai nagusia den gerrako ibilbidearen kontakizuna: Iruñeko soldadu-instrukzioa, Legutiotik Igorreraino egindako kanpaina laburra, protagonista zauritua gertatzen denekoa –liburuaren gako bihurtzen den gertakizuna–, Iruñeko eri-etxeko egonaldia, eta anaiak berriro biltzen direnekoa. Bada kontaeran zehar, azaldu gabe ere, beti presente dagoen norbait: Kaximiro, Sebastianen anaia zaharragoa, “euzkotar oyekin” joan zenez, gerrak etsai bihurtua; hor ibiliko da Sebastian hilda aurkitzen dituen kontrarioen aurpegiak arakatzen, anaia aurkitzeko beldurrez; Kaximiro ere berdin ibitzen omen zen, gero jakingo dugunez. “Auxen izango ukek munduan izan leiken gauzik tristeena, sekulan ezer izan ez degun anayak elkarri tiroka batak bestea iltzea!”, laburbiltzen du Sebastianek liburuaren mezu nagusia.
Euskara bizia darabil Sebastian Salaberriak, herrikoia. Liburuak ahozko literaturaren usaina du, hitzaurrean Antonio Zavalak nabarmentzen duenez. Zuzenak, zehatzak eta biziak dira gertaeren kontaera, zein pertsona, leku eta gauzen deskribapenak, berdin Gabiria baserriaren egitura, terreno, eta haziendarena, edo ugazabaren mezatarako janzkerarena, nola Albertia mendia erasotzen duen kanoien kargu dauden artilleroen antolamendu eta jardunbide zehatza.
Sentimenduak lotsa handirik gabe azaltzen dizkigu egileak; penak edo pozak medio, erruz isurtzen dira malkoak liburuan. Iritzi politikorik, berriz, ez da agertzen, gerra politiko batean izandako parte hartzea kontatzen den arren. Morroi garaian ugazabari oldartzeko gauza izan den Sebastian, soldadu eramaten dutenean, egokitu zaion alderdian egiten du gerra, kontzientzia arazo handirik gabe, itxura batean: “hauek dira gureak, eta besteak, kontrarioak” besteekin anai kutuna joana badu ere. Tokatzen zaion tokian eta arrastoan dabil Sebastian, besteen parean, nabarmendu gabe. Ulertu behar da, nolanahi, liburua argitaratu zen garaia ere ez zela egokiena juzgu politikoak azaleratzeko.
Aipatu behar da, hala eta guztiz ere, liburuan zehar azaltzen den gerraren aurkako jarrera garbia. Salaberriaren kritikak ez du zerikusirik Yantzik Afrikako gerrari jarritako bertsoen gaitzespen gordin eta erabatekoarekin; baina, gerra erabaki eta agintzen dutenak aipatu gabe ere, Salaberriak erakusten du gerra zein kaltegarri eta zentzugabea den jende xehearentzat; anaiak elkarri tiroka aritu beharra da “soldaduentzat kaltian” egiten den gerra horren zentzugabekeriaren gailurra. Neronek tirako nizkin liburu antimilitaristatzat har dezakegu, beraz.
Laburbilduz, gomendatzen dut Sebastian Salaberriaren oroitzapen liburu hau, euskara jator, eder eta errazean idatzia dagoelako, kontatzen dituenak era bizian kontatzen dituelako eta gure herriaren garai bateko gorabeherei buruzko gauza jakingarriak erakusten dizkigulako.
* L.Mitxelena,Egan 1964, 1-6,173 or.

K.Olate