Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Azken garaipena
ZALDUA, Iban eta Ribas, Julen.
Euskal Herriko Ikastolak, 2011
       

Urrea den guztiak ez du distiratzen. Erdialdeko Lurraldearen benetako jaunak esana. Azken Garaipenaren azala ikusi eta esaldia burura etortzea bat. Distirarik ez, baina nazien svastikadun zepelina ezkutatzen doan zeru iluna. Arrano inperiala etxe orratz luzeetan. Erdian, emakume ilehoria pistola eskuan. Potentea. 

Naziek gobernaturiko mundua, 2052. urteko Germania. Sigrid Frisch tenienteak kasu bat ikertu beharko du: haur batzuek hilotz bat topatu dute hiriko ubide handian. Hilketa arrunta? Larruz jantzitako SSko buruzagiaren presentziak, zigor eta guzti, kontrakoa dio. Autopsia gelan susmoak egia bilakatuko dira: hildakoak zilborra dauka! Pentsaezina haurrak purutasun zentruetan sortzen dituzten mundu horretan.

Historia alternatiboa? Zientzia-fikzioa? Nobela beltza? Hauek guztietatik jaten du Azken Garaipenak, baina gehiago da. Aspaldian, lan bateko osagai guztien gainetik kontakizunak balio duela sinesten hasia nago, eta Zalduak istorio benetan aparta aurkeztu digu. Ribasek, berriz, irakurleak komikiaren barrura jauzi egitea ahalbideratzen du, kontakizuna bizitzea. Bikaina, emaitza. Ni behintzat ez naiz sekula nekatuko komiki txatxu hauek irakurtzeaz.

Urtzi Leonet

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago