«Kire» edo, zu eta biok topa!
EZ NAIZ FUJIN IZAN Josetxo Azkona. Pamiela, 2011.
Ni ere ez naiz Fujin izan ezta Moncayon ere, baina ego n izan banintz bezala, hiru lerrotako poemak edo haikuak irakurri ditut etenik gabe bata bestearen atzetik euskaraz, Josetxo Azkona haiku-egilearen eskutik. Eta Jaizkibelera begira flash moduko irudiak etorri zaizkit aditzik gabe eta orain.
Ez dago iraganik ez eta etorkizunik ere, eta sentimendurik azaldu gabe gertatzen dena kontatzen dit Azkonak. Ai, nik ere ah al banu bihotza pixka bat hoztu eta gauzak objektibotasunez kontatu! Uda amaitu orduko, zaharrak baino agertuko ez direla plazan aditzera ematen dit euskal haiku-egile bikainak, eta gaur eta hemen bizi naiz oraindik, ene lagunok. Uda da oraindik, eta bihotza hotz badut ere, ematen segituko dut.
Ni ez naiz Fujin izan, baina Malloetan egon naiz, gain-gainetik arranoaren hegaldia miretsiz goitik begiratu zaituztet une batez zuei guztioi, ene familia handiari, lagun guztiei eta ezagun guztiei. Dena erlatibizatzen ikasten ari naiz, eta objektibotasunez aztertu ditut haikuak, neure bizitza bera aztertu dudan bezalaxe. Orain arte gertaerarik txikienean ere ito naiz eta bihotza zauritu betiko; eta ohartu naiz fotokopiak diruditen egun hauetan,egun guztiak ez direla berdin eta aukera hau aprobetxatu nahiko nuke poeta honi eta maite nauten guztiei esateko zenbat maite.ditudan, eskerrak ema-. tea besterik ez zait gelditzen gaur eta hemen.Orain.
Hemen eta orain, bertsolaritzaren bat-batekotasunaz idazten ari naiz literatur kritika hau; dakidalako orainak geroan iraun bezala irauten duela iraganean. Edo ez. Agian orain da bakarrik, eta ez du ezerk irauten, soilik pasa egiten da denbora ni gelditu arren azken'trenaren zain bakarrik. Poeta haiku-egile hauxe bezalaxe ni ere gazi-gozoa nauzu, euria bezala, eta minaren minez 'uda mineko dominak ematen dizkit maitearen isiltasunak,. gaur nabarmen mintzo baitzait zure isiltasuna: denon isiltasuna. Ez da erraza beldurrik gabe bizitzea, erraza ez den bezala beldurrik gabe hiltzea, batez ere erantzunik gabeko maitearen galderak besterik ez ditudanean, eta uso pasa goiztiarretan aita zenaz oroitzen naiz.
Ederra da bidaiatzea, eta eskerrak Azkonari, nire bidaide izan ditudalako bere gaurko haikuak, hats-emaile bikainak neure bakardadean, eta Fujin ez izan arren, esan didalako Otsondon, neure buruarekin bakardadean dakidala nor naizen: aurrera egiteko atzera egiten duen karramarroa, zelula anitzeko euskaldun bat. Adinean aitzina oroitzapen olatuak etorri(ko) zaizkit, eta Baztango eurixka beti egonen den bezala, begietatik negarra ere bai. Jada ez naiz gazte,eta hegala hautsita herren doa erlea, gure antzera. Uda min honen ondoren etorriko da udazken nabarra, eta baso usainez haiku erotiko batzuez oroituko naiz, kaikua ni! Eta zisne luma batez idazten ari da poeta udatik udazkenera ...
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.