Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Autokarabana 
 
ETXE GOIEN, Fermin. PAMIELA, 2009.
luma53a  
Autokarabana Fermin Etxegoien idazle oñatiarraren lehendabiziko eleberria dugu hauxe, desberdina eta indartsua.
Protagonista euskal kooperatiba batean lan egiten duen berrogei urteko publizista da: alaba bat duen gizon dibortziatua eta erlazio berri batean murgildurik bizi dena. Horrek guztiak nahiko lan emango dio egunerokoan ez baita beharko lukeen  bezain aita ona eta amodio berria ere korapilotsu bihurtuko baita eta, gainera, lantegian ere arazoak sortuko direlako.

Pisu handiegi batean, interneta eta pornografia lagun bakartzat, bizi den antiheroi  kritikoa eta zirikatzailea dugu, ordea:  denetarako (euskara barne) behar diren plan estrategikoak; adiskidetasuna; “narru polar” janzkera; tabako legea; aparkaleku arazoa lantegiko autobusa hutsik doan bitartean; eski zaletasuna; ikastetxe publikoak eta itaunduak... ironiaz eta ikuspegi  pertso nalez mintzatuko zaigu sinesgarritasun handiz. Gaur egungo kontuak gaur egungo irakurlearen hausnarketarako.

Honen guztiaren aurrean autokarabana izango da askatasunaren irudia, bidaiaren plazera, bizitzaren mugikortasuna. Autokarabana izango da egon nahi duen espazioa.

Lekuek ere trataera berezia baitute liburu honetan:

Garai bateko Bilbo deslekua zitzaion.

Luz, Gavarnie, Bordele deskribatzen ditu bidaiari malenkoniatsu batek egin go lukeen antzera. Zaragoza, ordea, bidaiari itxaropentsuaren moduan.

Bogota eta Txina, aldiz, kooperatibaren enpresa-lekutzat hartzen ditu.

Herria (komunitate mugatua) eta hiria (mugarik gabeko lurraldea) konparatzen ditu bizimoduaren araberako abantaila eta desabantailak zerrendatuz.

Interneta, jendea ezagutzen den espazio birtuala da.

Eta, bereziki, bere sentimenduen mapa markatzen duten lekuak:

Ohea izarazko basamortu bilaka daiteke eta mendia bereganatzen den espazioa, mendia mundu infinitua izan  ahal da edota espazio huts deprimentea, itsasoa eta basamortua ere ezere za izan daitezkeen bezalaxe. Isiltasunak elkar maite duten bi lagunen arteko espazioa nabarmendu dezake, eta distantzia errespetatzen ez dakienak lagunaren eremu espaziala inbaditu  dezake.  

Kapitulurik gabeko kontakizun honetan denborazko erreferentziek markatuko dituzte atalak “lekak hiperegosiak” leit-motiv izango delarik.

Erraz irakurtzen den nobela da, trabarik gabea: esaldi motzak, paragrafo laburrak, gidoirik gabeko elkarrizketak ... Estilo arina eta librea, batere konplexurik gabekoa erabiltzen dituen  egitura, hiztegi eta hitz jokoetan.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago