Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar. Ez zuen uste garaiz iritsi ahal izango zenik, baina laster alboratu zituen berandutzearen hasierako presa eta kezkak. Elurra aitzakia paregabea iruditu zitzaion hitzorduari ihes egiteko...