MAIA URROZ ,Ainara "Pozetik tristurara irrist eginez" HOT
Higitu ezinik irakurri diat poema-liburua. Ez zakiat ulertu dudan ala ez, baina ezin erran gustuko izan dudanik. Zur eta lur gelditu, hori bai! Etxea bizimodu oker batentzat hezurdura garestia ote? Arrazoia duk, bai, eta etxe zuzen horiek hutsik zeudek, ezen eta ba al zagok bizimodu zuzenik? Noka esaten dizkidak egiak, eta nik toka kontra egiten diat atzo bertan negarrez esnatu nintzelako, ez baita erraza eta gogorra baita akordatziaz ahaztea...