Definizioz definizio esaten dit zer den anfora poetak. Eta neure izaera mutura hurbildu naiz. Hautsi da anfora, eta mila zatitan egin zait barneko kontzientzia. Nahasturik nago olerki sorta hau irakurri ondoren, kaosean murgildurik nabil. Ilargi betearen argitan lainoturik nago, eta goibel zeru udazkendua bezalaxe. Kanpoan kosmosa ikusten dut, eta barnean kaosa, sentimendu nahasiak borborka, poetak bere anfora hautsi horren pareta porotsutik hitz kaotikoak eskaini baitizkit...