Huntza gris argitzen da eta poetak ere goizero irekitzen du leihoa ikusteko ikusezina: zu. Eta puntu. Puntua eta jarrai, puntua segida baita. Makuso pentsalari poeta dela erraten dit Felipe Juaristik hitzaurrean, poesiari buruzko etengabeko gogoeta egiten duen filosofoa dela. Eta Makusok begirada batez ireki dizkit begiak. Bizitzeak hil egiten duela adierazi zidan 2004an, baina oraingoan sinbolistagoa da erromantizismoa ahantzirik, poema-liburu hau argitasun bila ilunagoa baita...