Bizitzaren autobideak ez du zentzurik, ezta itzulbiderik ere. Bizitzaren barnean goaz gutako bakoitza, batzuk bizkorrago, besteok mantsoago, eta bizitzak aitzina segitzen du, gu gabe nahiz gurekin. Gurpildun tramankuluetan korrika eta presaka goaz ea nor lehenbizi iritsi; nora? Pentsatzen paratu gabe sentimenduak gurpilek zapal ditzaketela, eta zapaltzen dituzte; gelditu gabe, baina denok irribarretsu, irribarrea tristea bada ere, unibertsoari eskatuz gogo biziz gure alde para dadin...