ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Epaltzaren irakaspena" HOT
Noan aitorpen batekin hastera: gure historiaz ezer gutxi dakidala jabetu naiz. Deskubritu dut, Nafarroako Erresuma ez zela 1512. urtean gertatutako konkistarekin bukatu; konturatu naiz, euskaldunok inoiz izan dugun estatu bakarraren historia Noaingo bataila eta Amaiurko gaztelua baino zerbait gehiago dela. Maiz hitz egiten dugu gure historiaz, baina ezer gutxi dakigu. Hipotesi horretatik abiatu zen Aingeru Epaltza Erresuma eta Fedea trilogia idazterakoan...