ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire"Gezurrak Marina Suredari" HOT
«Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, ‘I-won’t-forget-you’ kriptiko hura esan beharrean ‘I-love-you’ garbi bat esan izan balu, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen». Baina Marina Sureda eta Fran Etxeberriak soilik begiradaz muxukatu zuten elkar. Biek irakurri zuten «maite zaitut» aurrean zituzten begietan. Hala ere ez zioten elkarri maitasunik aitortu...