Gure ohiko jantziak praka motzak zirenean, ez bat, ez bi, hiru zinema genituen herrian. Bata, herriaren goialdean zegoen eta “Odeon” zuen izena. Harroena, zalantzarik gabe, bere neonezko argikeinukariak piztuta gaueko saioetan. Bestea, erdialdean errekaren ondoan aingirez eta barboez inguraturik. Honek izen bat baino gehiago izan zituen. Oso aspaldian, “Parroquial” esaten zioten eta Serafino parrokoak izaten zuen zinemaren ardura. Berak ikusten zituen herritarrek baino lehenago pelikulak eta behin baino gehiagotan moztu egiten zuen filma herritarren morala kalteturik suerta ez zedin. Gerotxoago, beste izen bat hartu zuen: “Cine Elgoibarres”...