LARRAÑAGA IBEAS, Jose Luis "Ingurune erdaldunean haur euskalduna hezten" HOT
Gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna: GUTXIEGI. Oharra: erdaraz gehiago hitz egin behar du». Emaztea eta biok harri eta zur geratu ginen sei urteko alabaren lehen hezkuntzako lehen urteko lehen hiruhileko notetan (2009- 2010 ikasturtean) idazpen hori irakurri genuenean. «Nola liteke?, sei urte ditu eta D ereduan dago». Egia da oraindik ez dela gaztelaniaz hitz egiteko gauza, eta ez duela asko ulertzen, baina zein maila eman behar du, bada, GUTXIEGI bat merezi ez izateko euskal eskola publikoa omen den horretan?..