Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak argitaratutako liburu honen atzean bi istorio gordetzen dira, bata benetan gertatua bestea fikzioa. Izenburuari lotzen zaion istorioan fikziozko pertsonaia baten gorabeherak aipatzen dira. Hemen idazkari baino ez da Maigret, komisaria batean lan egiten duena, baina gero helduko diot horri. Izan ere, aipatu bezala, liburuak badu beste istorio bat, benetan gertatua eta gurean gertatua, hitzaurrean islatzen da hori eta haatik hitzaurrea luze samar geratzen da...