Bakardadea aukeratu egiten da ala berez etortzen da? Garbi dagoena zera da, izan badela, eta gurekin bizi dela edo gugan; apika, bereizketa hori da bakardadea bakartasunetik bereizten duena, gurekin edo gugan. Horratx Paolo Giordanok proposatzen duen eztabaida. Horretarako, bi pertsonaia sortzen ditu, Mattia eta Alice, bakarrik izatera kondenatuak, bizimodu hori batak munduari uko eginez jaso du, besteak munduaren ukoa jasanez. Baina nola ukatzen da mundua? Eta nola ukatzen zaitu munduak?..