BALERDI ARANBURU,Iban"Korapiloak (des) lotzen" HOT
Gai sozialak ditu gogoko idazle barakaldarrak. Haur literatura landu duenean eguneroko egoerei lotu da, eta helduentzako argitaratu dituen bi nobeletan ere bide berari eutsi dio. Aurrekoan (“Lehorreko paterak”, Susa, 2001) Mendebaldeko herrietara pateraz datozenen errealitate gordina islatu nahi izan zuen. Oraingoan, berriz, emakumeen kontrako bortizkeria hartu du gaitzat, kalean eta komunikabideetan puripurian dagoena...